jueves, 2 de diciembre de 2010

IZARRAK ETA BASOAK


Zergaitik ez dute
izarrek bizarrik?
Zergatik ez dute izaten
zuhaitzek sukarrik?
Zergatik ez dute ematen
haritzak intxaurrik?
Eta urkiak sagarrik?

Izarrek bizarra balute
eta zuhaitzek sukarra
emango luke haritzak
intxaurra eta urkiak ere bai sagarra...

Baina orduan...
txingurriak edukiko luke
elefantearen indarra.
Besoa izango litzateke iztarra,
astoak joko luke kitarra,
barre egiten hasi eta
aterako litzaiguke negarra.
Zure aitona gazte-gaztea
izango litzateke
eta zu zahar-zaharra
Eta nori zergaitik?
Neuk ere oraindik
ez dakit.

Nerea San Francisco

No hay comentarios:

Publicar un comentario