jueves, 9 de diciembre de 2010

LOTUS RENAULTEN SARTU DA.


Kolore hauek erakutsi ditu Lotus Renault GP taldeak gaurko iragarpenean.
Denboraldi amaieran sortu ziren zurrumurruak ofizialduz, gaur eman du jakitera Lotus Group-ek Renault taldeko zati bat erosi duela. Erosketa honi esker taldeak Lotus Renault GP izena hartuko du, eta kolore hori-beltz historikoak berreskuratuko ditu. Renaultek izena mantenduko du, baina motoreen eraikuntzaz bakarrik arduratuz, hortaz, txasia, haize tunelak, bulego teknikoak eta 1 Formula iharduerarekin lotutako egoitzak ez dira Renaultenak izango.Gogoratu beharra dago Tony Fernandesen taldeak Renault motoreak erabiltzeko akordioa sinatu zuela aurreko hilabetean, eta horrek bi "Lotus Renault" sortu dituela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario