jueves, 20 de enero de 2011

NAIKARIREN BIDAIA


Bazen behin Naikari izeneko neska bat. Bere gurasoekin eta bere nebarekin bizi zena. Naikari oso ametsgilea zen eta gehien gustatzen zitzaiona hondartza, eguzkia eta natura izaten zen.
Laster bere 11. urtebetetzea ospatu behar zuen eta bere gurasoak, Leire eta Gorka, eta bere neba Ander, opari berezi bat emango zioten, bidai zoragarri bat. Berak nahi zuen bidaia. Asko pentsatu ondoren Karibera joatea erabaki zuen. Oso pozik zegoen, zeren eta bere zoragarri ametsa bete egingo zuen. Prestakuntzak hasi ziren, boletoak erosi zituen, behar zituen gauzak batu eta maletak prestatu, bat - batean bidaia egiteko eguna heldu zen.
Hurrengo egunean oso goiz esnatu behar izango zuten eta Anderrek iratzargailua jarri zuen, goizeko 6etan esnatzeko. Hurrengo eguna zen eta Naikari eguzkiaren izpiekin esnatu zen, ezinezkoa zen, 8rak ziren, eta egazkina 9etan aireratuko zen. Neska oso urduri jarri zen, astirik ez zeukaten, maletak hartu eta arineketan aeroportura abiatu ziren. Aireportura ailegatu zirenean mostradorearen aurrean, orduantxe konturatu ziren, boletoak sukaldeko mahai gainean geratu zirela.
Gorka tximista bezala taxi bera hartu zuen eta etxera boletoen bila joan behar izan zuen. Boletoak eskuan baina hegazkina airean, hegaldia galdu zuten. Naikari triste jarri zen eta gurasoak kontsolatu ezin. Bitartean, Ander erruduna sentitzen zenez, arasoa konpondu nahi zuen, galdetzen hasi zen, noiz irtengo zen hurrengo hegazkina baina hori izan zen egun hartako hegaldi bakarra… hurrengo egunean, ordu berean goizeko 9etan izango zen bere hurrengo aukera. Familia hegazkina galtzeko beldur zegoenez, aeroportuan eman zuen gau osoa. Azkenean bidaia hartu zuten, bidaia apur bat mugikorra izan zen. Ekaitz harrigarria sortu zen eta bere jesarlekutik ezin ziren mugitu, jatorduetan ezin zuten janaririk banatu. 10 ordu egoera horretan pasatu zutenean, lurreratu zirenean oso nekatuta, beldurtuta eta gose ziren. Gosea kentzeko bokadilo batzuk erosi zituzten eta taxi batean sartu ziren hotelera joateko.
Hotelera ailegatu baina sarrera ez zen iragarkietan agertzen zen modukoa, apur bat zaharra zen. Naikari ezin zuen sinistu, ametsak ez ziren horrelakoak, orain arte bakarrik arasoak eduki zituzten. Sarrerako gizona desatsegina zen, berandu zen, eta apur bat haserre zegoen, Gorka bere erreserba eskatu zuen baina ailegatu behar ziren egunean presentatu ez zirenez, bere logela beste familiari eman zioten. Eztabaidatzen hasi ziren, denbora asko pasa eta gero aukera bat zeukaten, hondartzan bertan kanpai denda batean gaua pasa eta hurrengo egunerako logela bat edukiko zuten.
Naikari eta bere familia, maletak utzi eta hondartzara abiatu ziren. Gaua zen eta ez zen ondo ikusten, ahal zuten lekuan kanpatu zuten. Erositako bokadiloak afaldu zuten eta laster lo geratu ziren baina Naikarik ezin zuen lorik egin oso triste zegoelako eta negarrez hasi zen. Momentu hartan nahiago zuen bere etxean egotea, pentsatu zuen ametsetako bidaia ez zela hain zoragarria.
Egunsentian, kanpai denda karramarros betea zegoen, beldurturik atera ziren, orduan harrituta geratu ziren, hondartza paregabea zeuden, eguzki distiratsua zeuden eta ametsetako olatuak ikusten ziren. Eguna jolasean pasatu zen eta ordu hartarako hotelean dena prest zegoen. Hemendik aurrera bi aste eman behar zuten gauza bereziak egiten, urpean igeri egiten, izurderekin jolasten, itsasontzietan paseoak ematen eta gauean paseo luzeak ematen . Azkenean Naikariren ametsa bete zen.
Idazlea: Naiara Cammarota Etxearte

1 comentario: