jueves, 13 de enero de 2011

NIRE AMETS GAIZTOA


Udako egun bero bat zen, usain naskagarri batek zorabioa sortu zidanean, lo gura izugarri bat igarri nuen eta han bertan gelditu nintzen lotan.
Hiri handi eta beldurgarri batean aurkitu nuen nire burua; etxeorratz ilunak, eskaleak, gaizkileak, jende itzutua, kontaminazioa, … jendea gris kolorekoa zen eta hiria tristea eta itsusia.
Orduan bakardade izugarria sentitu nuen. Hau galdetzen nion nire buruari; Nola irtengo nintzen ni bakarrik hiri hartatik?
Bat-batean, izkina batean ezkutatuta zegoen gazte batek, urbiltzeko keinua egin zidan, hotzikara bat sentitu nuen, eta mutikoa gaiztoa bazen? Eta zerbait egin nahi bazidan? Baina pentsamendu haiek baztertuta, mutikoarengana hurbildu nintzen pixkanaka-pixkanaka.
Hark ahalegin handiz hau kontatu zidan; hiri hura lehen oso polita eta alaia zen, baina egun batean norbaitek maldizio bat bota zuen maldizio hori desagertzeko, pertsona arrunt bat mendiaren puntan zegoen baselizara joan behar zuen, zapata barik, eta hara eltzean otoiz egin, oso izututa nengoen, ni nintzen hautatutakoa!
Eta pentsatu nuen…
Herri honek nire laguntza behar du! Eta izango du!
Bi egun eman nituen baselizara heldu arte, oinak minduta heldu nintzen hara, otoiz egiten amaitu nuenean, geruza more bat ikusi nuen hiria inguratzen,maldizioa desagertu egin zen! Denak kolorea hartu zuen: etxeorratxak, etxe dotore bihurtu ziren, aurpegiak alaitu egin ziren…
Bat-batean, amildegi bat zabaldu zen nire aurrean, nire ustez orduak eta orduak egin nituen jausten, amildegia amaitu zenean, leku berean aurkitzen nintzen eta dena utzi nuen bezala zegoen, hori bai! Ez zegoen usain naskagarririk!

Egilea: Araitz Akasuso

No hay comentarios:

Publicar un comentario